Europaren seihilekoaren udazkeneko paketea aurkeztu du Batzordeak, lehenbizikoa 2024ko apirilean EBren gobernantza ekonomikoaren esparruaren asmo handiko erreforma integral bat indarrean jarri zenetik. Funtsezko urratsa da erreformaren helburuak lortzeko, esparrua errazagoa, gardenagoa eta eraginkorragoa izan dadin, eta estatuek erantzukizun handiagoa har dezaten.

Esparru berriak egonkortasun makroekonomikoa, hazkundea eta zerga-jasangarritasuna lortzen laguntzen die estatu kideei, eta hori funtsezkoa da EBren indar ekonomikorako gaur egungo mundu-ingurune zailean. Halaber, epe luzerako egonkortasun ekonomikorako eta hazkunde jasangarrirako oinarriak ezarriko dituzten erreformak eta inbertsioak sustatzen ditu. Azken batean, EBren ekonomia erresilienteago, bidezkoago, lehiakorrago eta seguruagoa izan dadin laguntzen du, herritarren mesedetan.

Geldialdi luze baten ondotik EBko ekonomia berriz ere hazkunde apal bat izaten ari denean iritsi da Europaren seihilekoko udazkeneko paketea. Etorkizunari begira, beharrezkoa den tokietan estatu kideek zerga-doikuntzarekin jarraitzearekin batera, aurreikusten da 2025ean inbertsio publikoa handituko dela ia estatu kide guztietan, eta NextGenerationEUren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak eta EBren funtsek ekarpen handia eginen dutela zenbait estatutan.

Informazio gehiago

Europaren seihilekoko 2024ko udazkeneko zerga-paketeari buruzko galderak eta erantzunak

2024ko Europaren seihilekoaren udaberriko paketea: Dokumentuak

2024ko udazkeneko aurreikuspen ekonomikoak

Europaren seihilekoa

Gobernantza ekonomikoari buruzko galderak eta erantzunak