Klima, Azpiegitura eta Ingurumeneko Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) “Hidrogenoa, Europa jasangarri baterako” dokumentua argitaratu du. Argitalpenak erakusten du zer finantzaketa-aukera dituen eskura EBk hidrogenoarekin lotutako soluzioei laguntzeko, eta hidrogenoaren sektoreko zenbait proiektu ematen ditu adibidetzat.
Dokumentuak nabarmendu du hidrogenoaren integrazioa funtsezkoa izanen dela Europako industriak deskarbonizatzeko eta hidrogenoaren ekosistema lehiakor, erresiliente eta jasangarri bat eratzeko. Ildo horretan, EB neurri garrantzitsuak hartzen ari da hidrogenoa bere energia-panoraman integratzen laguntzeko, eta horretarako politikak, finantzaketa eta inbertsioa lerrokatzen ari da hainbat sektoretan.
Liburuxka honek xehe-xehe deskribatzen ditu EBren finantzaketa-mekanismoak, eta CINEAk kudeatutako benetako zenbait proiekturen ikuspegi inspiratzailea ematen du.