Europako Batzordeak onlineko beste ikastaro ireki bat (MOOC) abiarazi du, « Covering Cohesion Policy in Europe » izenekoa (Europako kohesio-politikaren berri ematea). Ikastaro hori Europako sei unibertsitaterekin eta bi kazetari-elkarterekin lankidetzan garatu da, eta helburua du Europar Batasunari eta haren kohesio-politikari buruzko ezagutza sendotzea. Haren barruan, Interreg programei (hala nola POCTEFA programa) eta eskualdeetan duen eraginari buruzko atal bat dago.
«Covering Cohesion Policy in Europe» ikastaroa abenduaren 25a baino lehenago burutzen duten kazetaritza-ikasleek, gainera, lehiaketa batean parte hartzen ahalko dute, eta argazki-kamera bat irabazteko aukera izanen dute.
Argibide gehiagotarako eta parte hartzeko, jo webgunera Inforegio