Europako Parlamentua Europako Batzorde berria bozkatzeko zorian dago! ️

Funtsezko urratsa da Batzordeak agintaldia has dezan. Komisario izateko hautagaiak aztertu ondotik, Europako Parlamentuko kideak bozketa erabakigarri horretarako prestatzen ari dira. Onesten duten Komisarioen Elkargoak izanen du heldu diren bost urteetan negoziatu eta hartuko diren politikak proposatzeko ardura.

Azken urratsa da Europako Batzorde berriak eginkizunak bere gain hartu baino lehenago. Asteazken honetan eginen da bozketa, Europako Parlamentuak Estrasburgon eginen duen osoko bilkuran, zeinean elkartuko baitira Europako Parlamentuko kide guztiak.

Ez galdu hizkuntza ofizialetako batean zuzenean jarraitzeko aukera.

 

IKUSI AZKEN BOZKETA ZUZENEAN

 

Idatzi agendan: azaroaren 27an (asteazkena), 12:00etan (Europa Erdialdeko ordua).

Elkarrekin demokraziaren alde,

 

todosjuntos.eu-ko taldea