Azaroaren 26an (asteartea), 19:00etan – Nafarroako Liburutegiko proiekzio-aretoan
Ateneoren eta Nafarroako Liburutegiaren artean antolatu duten “Europa krisian dagoen mundu baten aurrean. Korrespontsalen txanda” zikloaren barnean, Pilar Bonetek hausnarketa hau eginen du: “Zer ikas dezakegu Ukrainako Gerraz?”.
Pilar Bonet kazetaria da, eta El País egunkariaren Sobiet Batasuneko korrespontsaliaren zuzendari izan zen hamabost urtez (Moskun zuen egoitza). Tarte horretan, gertaera hauei buruz informatu zuen, besteak beste: Berlingo harresiaren erorketa eta Alemaniaren bateratzea, Gorbatxov Sobietar Batasuneko boterera iristea eta Europako Ekialdeko herrialdeetako erregimen komunisten erorialdia. 2022an, Francisco Cerecedo kazetaritza-saria eman zion Europako Kazetarien Elkarteak, Errusiari buruz egindako kazetaritza-lana aintzatesteko.
Nafarroako Liburutegiko Proiekzio Aretoan izanen da, 19:00etan, eta sarrera librea izanen du, edukiera bete arte.