2025ean, EBko Erasmus+ programak ia 5.000 milioi euroko laguntza emanen die atzerrian egiten diren ikaskuntza-trukeei eta hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren arloko lankidetzarako elkarteei. Batzordeak Erasmus+ programaren proposamenen deialdia argitaratu du; iazko finantzaketaren aldean, % 6,5 handitu da.

Erasmus+ 1987. urtean abian jarri zenetik, 16 milioi pertsonak hartu dute parte programa horretan, eta urtez urte gero eta gehiago dira. Halaber, aukera gutxien duten pertsonen irisgarritasuna eta inklusioa kontuan hartzen dituzte. Hori bat dator Kontseiluak berriki hartutako “Europa mugimenduan” izeneko gomendioarekin, mugikortasuna eta parte-hartzea areagotzeko asmo handiko helburuak ezartzen baititu.

2021-2027 aldirako Erasmus+ programan definitutako lehentasunezko eremuekin bat etorriz, deialdiak proiektu jakin batzuk laguntzen segituko du, hain zuzen ere, gizarte-inklusioa, trantsizio ekologiko eta digitala eta gazteek bizitza demokratikoan parte hartzea ardatz dutenak.

Informazio gehiago