Interreg Eremu Atlantikoa programak azaroaren 25ean egin du proposamenen 3. deialdia. 2021-2027 aldirako onetsitako lankidetza programan aurreikusitako hiru lehentasunak beteko ditu, eta EGEFen 43 milioi euro inguruko zuzkidura izanen du.
Idazkaritza Bateratuak informazio saio bat eginen du linean azaroaren 28an, deialdi horren funtsezko informazioa eta erreferentzia terminoak aurkezteko. Eman izena, eta jakin nola bihurtzen ahal zaren Interreg Eremu Atlantikoko bazkide.
Deialdi horren bidez, kalitate handiko nazioz haraindiko proiektuak hautatu nahi dira, zeinetan erakundeak lankidetzan arituko baitira, eskualdeak erresilienteagoak izan daitezen mugarik ez duten eta bakarka konpondu ezin diren erronka komunekiko.
Honako lehentasun hauek biltzen ditu: berrikuntza eta lehiakortasun urdina, ingurumen urdina/berdea, eta turismo eta kultura urdin jasangarri eta sozialak. Sakatu hemen, helburu espezifikoak ikusteko.