Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, beste hegaldi-proba bat egin du tripulaziodun eta tripulazio gabeko hainbat aireontzirekin; zehazki, lau drone erabili dira, haietako bat Nafarroako ordezkaritzarena, baita Nafarroako Gobernuaren helikoptero bat ere, eta Done Jakue Bidea egin bitartean Lizarra inguruan desagerturiko erromes bat bilatzeko lanak simulatu dituzte. Ekintza Europako U-ELCOME proiektuaren barnean kokatzen da; izan ere, Nafarroa egitasmo horretan parte hartzen ari da Espainiako beste erkidego batzuekin batera eta Italiako eta Frantziako beste eskualde batzuekin batera, droneen erabilera esparru ezberdinetan aztertzeko.

U-ELCOME proiektuaren xedea da irtenbideak garatzea tripulatutako hegaldiak eta tripulatu gabekoak aire espazio beretan koordinatzeko. Egitasmoa EUROCONTROLen tutoretzapean antolatu da, eta lider bat dauka parte hartzen ari diren hiru herrialdeetako bakoitzean, ENAIRE izanik Espainiakoa. Nafarroako ordezkaritza bat ere ari da parte hartzen: Nafarroako Gobernua, Foruzaingoaren bitartez; Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), NAITEC zentro teknologikoa eta FUVEX enpresa.

Informazio gehiago