Azaroaren 25ean eginen da Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) 42. Osoko Kontseilua, Eskualde Kontseiluaren egoitzan, Tolosan (Okzitania). Informazioa hemen ikus daiteke.

Pirinioetako Lan Elkarteak urtero antolatzen du bere zazpi lurraldeetako presidenteen bilera: Osoko Kontseilua. Bilera horretan, CTPren ildo estrategikoak eta politikoak adosten dira, Batzorde Betearazleak egindako proposamenetan oinarrituta. Adostutakoa Presidenteen adierazpen komuna izeneko dokumentuan jasotzen da, zeina ekitaldian sinatzen baita. Webgune honetan kontsultatzen ahalko da.

2024ko osoko kontseiluan, Okzitaniak CTPren lehenbiziko lehendakaritza-urtean egindako ekintzen balantzea aurkeztuko du, eta arreta berezia eskainiko zaio PLErentzat interes handia duen gai bati: gazteriari. Hala, Pirinioez gaindiko Gazteriaren Ibilbide-orria (Pirinioetako gazte-politikei buruzko dokumentu estrategikoa) aurkeztuko dute lurraldeko gazteek; hain zuzen, Pirinioez gaindiko Gazteriaren Foroan parte hartu dute gazte horiek Osoko Bilkura egin baino egun batzuk lehenago. Mahai-inguru bat ere antolatuko da, “Gazteria, funtsezko gaia Pirinio osorako” izenburupean. Bertan, gazteriarekin zerikusia duten mugaz gaindiko proiektuetako ordezkariek parte hartuko dute.

Ondotik, zatirik formalena hasiko da, CTPko zazpi lurraldeetako ordezkari politikoen parte-hartzearekin.

CTPko 42. Osoko Kontseiluaren parte horretan, urtero bezala, PLEko zazpi lurraldeetako ordezkariek mugaz gaindiko lankidetzarekiko konpromisoa berretsiko dute banakako esku-hartzeen bidez.

Informazio gehiago