Pirinioetako Lan Elkartean (PLE), Jacan (Huesca) egoitza duen OPCC eta UD2 komunikazioko teknikari-lanpostu bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa-prozesua ireki da, partzuergoa osatzen duten lurraldeetako funtzionarioentzat edo lan-kontratuko langile finkoentzat.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 16ra arte dago zabalik.

Deialdiaren oinarrietan deskribatutako eginkizunen artean daude PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatearen (UD2) eta Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoko Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC-CTP) jarduerak eta proiektuak jakinaraztea.

Deialdiei buruzko informazio guztia interesdunen eskura dago web orri honetan: www.ctp.org.