Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, beka bat deitu du 2025erako, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan unibertsitate-titulazioa duen pertsona bat praktikoki prestatzeko. Beka hau beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Zehazki, Espainiako gazteei edo Europar Batasuneko estatu kide bateko herritartasuna dutenei zuzenduta dago, 18 eta 29 urte bitartekoak badira, unibertsitateko lizentziatura edo graduko titulazio akademikoa badute eta ingelesa edo frantsesa C1 mailakoa badute.

Bekadunak Europako erakundeei, Europako politikei eta horiek Nafarroako errealitatean duten eraginari buruzko ezagutzak hobetu ahal izango ditu, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulego Iraunkorraren ohiko jardueran parte hartuz. Bertan, hainbat zeregin tekniko egingo ditu: informazioa bilatzea eta materiala eta dokumentazioa prestatzea, Europar Batasuneko erakundeen eta organoen bilera edo konferentzietara joatea eta txosten edo buletinak egiten laguntzea.

Eskaerak abenduaren 5a baino lehen aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko Izapideen Katalogoko dagokion fitxaren bidez.