Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak online parte hartu du berrikuntzako ECIV proiektuko bazkideekin egindako topaketan

Nafarroako Gobernuko presidenteorde Ana Ollok, egunotan Bruselan ospatzen ari den Europako Eskualdeen 22. astean, Foru Erkidegoa liderra dela Europako berrikuntza iraunkorraren arloan nabarmendu du, ECIV (European Circular Innovation Valley) proiektuari dagokionez, “eskualde-garapeneko esperientzia praktiko gisa, Europar Batasuneko beste eskualde batzuekin lankidetzan”. Ollok, Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak – ildo horretan parte hartu du eta Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak– Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzak Europako hiriburuan antolatutako beste saio batean parte hartu duenak- azpimarratu dute Nafarroak eskualdeek “ekonomikoki garatuta eta ingurumenaren aldetik jasangarria eta sozialki kohesionatua” den Europa baten alde egindako ekarpenaren aldeko konpromisoa.

Informazio gehiago