12 milioi euro nekazaritzako elikagaien industriei laguntzeko, 10 milioi euro industria arloko enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, eta 2 milioi enpresa handiei laguntzeko
Nafarroako Gobernuak urte anitzeko gastu konpromiso batzuk baimendu ditu, beharrezkoak direnak industria sektoreari zuzendutako hiru laguntza multzo sustatzeko, 24 milioi euroko guztizko balioarekin. Deialdien oinarriak 2024a amaitu baino lehen argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilean irekiko da.
Laguntzak 2025ean emanen dira, baina urte anitzeko proiektuak direnez, hurrengo ekitaldietan ordainduko dira.