Nafarroako Merkataritza Ganberak Europako mugikortasun-proiektuei buruzko informazioa eskaintzen du. Programa horrek aukera ematen die eskarmentudun enpresaburuei Europako ekintzaile gazteak hartzeko, kosturik gabe, lankidetzan jardun, ideia berriak eman edo merkatu berriak esploratze aldera. Europara bidaiatzen duten ekintzaile berriek edo negozio-ideia bat duten pertsonek Europako Batzordearen hileroko laguntza jasotzen dute (Espainiara datozenek, adibidez, hilean 900 euro jasotzen dituzte).

Ez da lan-harreman bat, ezagutzak, kontaktuak eta trebetasunak trukatzea baizik. Eskarmentudun enpresaburua ekintzaile berriaren mentorea da, eta ekintzaile berriak enpresaburuari laguntzen dio biek adosten dituzten lanetan.

Harremanek gutxienez hilabete irauten dute, eta gehienez 6 hilabete.

Ekintzaileentzako Erasmus esteka honetan ikus ditzakezue maiz egiten diren galderak, kasu arrakastatsuak eta programaren funtzionamendu orokorra.