Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) EBko NextGenerationEU suspertze tresnaren elementu nagusia da, eta bizkortzen ari da eta etengabeko aurrerapenak sustatzen ari da estatu kideen erreformetan eta inbertsioetan. Batzordearen SEMari buruzko urteko hirugarren txostenean adierazten den bezala, Batzordeak babesa ematen die estatu kideei beren planak prozesu arrazionalizatuagoen bidez erabat eta behar bezala bete ditzaten, eta, horrez gain, gardentasuna eta EBren finantza interesak babesteko mekanismoak hobetu ditu.
SEMak 650.000 milioi euroko zuzkidura du dirulaguntza eta maileguetarako, eta asmo handiko inbertsioak eta erreformak bultzatzen ditu estatu kide guztietan, trantsizio ekologikoak eta digitalak sustatzen dituzten eta EBren erresilientzia eta lehiakortasuna indartzen dituzten ekimenen bidez.
Sortu zenetik, SEMak 82.000 milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu enpresei zuzenean laguntzeko inbertsioetan. 900 erreforma baino gehiago egiten ari dira agiriak murrizteko eta izapideak arintzeko, adibidez, enpresek baimenak eta lizentziak lor ditzaten, horrela EBko industria lehiakorragoa izan dadin. SEMaren laguntzarekin, energia kontsumitzeko 34 milioi megawatt aurreztu dira, 11,8 milioi pertsonak baino gehiagok parte hartu dute hezkuntza eta prestakuntza ekimenetan, eta 9,8 milioi pertsonak hartu dituzte klimarekin lotutako hondamendien aurkako babes neurriak.
Batzordeak, estatu kideek eta alderdi interesdun guztiek, Europako Parlamentuarekin eta Kontseiluarekin batera, lankidetza estuan jardun dute emaitza horiek lortzeko.
Suspertze eta Erresilientzia Planen betearazpenean egindako aurrerapenak hemen ikusten ahal dira: suspertze eta erresilientzia adierazleen taula. Batzordeak online atari hori sortu zuen 2021eko abenduan. SEMei buruzko informazio gehiago dago orrialde honetan, non SEMaren kargura finantzatutako proiektuen mapa interaktibo bat agertzen baita.