Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente hautetsiak Europako Batzordeko Komisarioen Elkargoaren 2024-2029 aldiko proposamena aurkeztu zuen. Orain, hautagaiak ebaluatu beharko ditu Parlamentuak, lanak eskatzen duen mailan jardun dezaketen ikusteko.

 

Parlamentuko Gai Juridikoen Batzordeak, lehenik eta behin, hautagaien interesen deklarazioa aztertu zuen, izaera ekonomikoko interes-gatazkarik ez dagoela ziurtatzeko. Hautagaiek baldintza hori bete behar dute, besteak beste, azaroaren 4tik 12ra eginen diren berrespen-entzunaldietan ebalua ditzaten. Hautagai bakoitza batzorde parlamentario batek edo gehiagok ebaluatuko dute, proposatutako zorroaren arabera. Entzutegiak onartzen ez dituen hautagaiak erretiratu eginen dira, eta beste batzuekin ordezten ahalko dira. Behin entzunaldiak amaituz gero, Parlamentuak bozketa bat eginen du osoko bilkuran, Batzordea osorik onartzeko edo baztertzeko.

 

Eurodiputatuek osatu egin beharko dute komisariotza izendatuaren balizko interes-gatazken egiaztapena, eta Parlamentuak proposatu den Europako Batzorde berriaren egokitasuna ebaluatuko du, berrespen-entzunaldi batzuen bidez. Horretarako, 2024ko azaroaren 12ra arteko epea izanen du.

Informazio gehiago