CETPartnership-en 2024ko urteko biltzarrak energia garbia lortzeko trantsizioan interesa duten alderdiak bilduko ditu bi egunez, urriaren 22an eta 23an.

Hainbat saiotan, parte-hartzaileek aukera izanen dute eztabaida politiko garrantzitsuetan parte hartzeko, gehiago jakiteko CETPartnership-ek energia garbi bateranzko trantsizioaren helburuak lortzen laguntzeko duen moduari buruz eta hainbat alderdi interesdunekin harremanetan jartzeko.

Zer espero daiteke ekitalditik?

·        Energia garbirako trantsizioaren gai garrantzitsuei buruzko azken eztabaida politikoen eta ikerketen emaitzen berri izatea.

·        Energia garbirako trantsizioari ekitean ikerketak eta berrikuntzak duten zereginari dagokionez adituek dituzten ikuspegiak ezagutzea.

·        CETPartnership-ek landutako erronka tematiko nagusiak ezagutzea.

·        CETPartnership-ek finantzatutako proiektuak eta horien ahaleginak ezagutzea

·        Jakitea nola baliatzen dituen CETPartnership-ek ikerketaren emaitzak Ezagutza Komunitatearen eta Inpaktu Sarearen bere jardueretan

·        Galdera ireki guztiak argitzea eta CETPartnership-en 2024ko baterako deialdian proiektuko bazkide izaten ahal diren erakundeak aurkitzea.

Informazio gehiago