Batzordeak arau-hausteei buruzko erabaki multzo bat hartu du, estatu kide batzuek ez dituztelako jakinarazi EBren zuzentarauak zuzenbide nazionalean txertatzeko hartu dituzten neurriak.

Batzordeak epatze gutun bat bidaliko die zenbait estatu kideri, transposizio epea berriki bukatua duten zuzentarauen transposiziorako neurri nazionalik jakinarazi ez dutelako.  Kasu honetan, 26 estatu kidek ez dituzte oraindik jakinarazi justiziaren, finantza egonkortasunaren, energiaren eta ingurumenaren arloetako EBren bost zuzentarauen transposizio neurri osoak.

Estatu kide horiek bi hilabeteko epea dute orain epatze gutunei erantzuteko eta zuzentarauen transposizioa osatzeko, edo Batzordeak irizpen arrazoitua ematea erabakitzen ahalko du.

Informazio gehiago