“Mugak mapa batean egindako arkatz-trazuak besterik ez dira. Munduak banatzen dituzte, baina ez dituzte bereizten. Zenbaitetan, marraztu orduko ahazten dira.” (Le Rapport de Brodeck (2007) de Philippe Claudel).
Europako lurraldeen arteko mugaz haraindiko lankidetzak nabarmen egin du aurrera azken 4 hamarkadetan: lankidetza-erakundeak eratu dira eta lankidetza-ekintzak babesteko programak finantzatu dira.
Frantzia-Espainia-Andorrako mugan, mugaren bi aldeetako 3.000 aktorek baino gehiagok elkarrekin lan egin dute “muga-efektua” ezabatzeko, INTERREG POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra mugaz haraindiko lankidetza-programari esker. Lankidetza-ekimenek gai ugari biltzen dituzte: unibertsitateen arteko lankidetza, ikerketaren eta berrikuntzaren arloan; merkataritza-ganberen arteko lankidetza, gure ETEak nazioarteko merkataritzara zabaltzeko; babes zibileko zerbitzuen arteko lankidetza, hondamendi naturalek eragindako arriskuak prebenitzeko; osasun-zerbitzuen arteko lankidetza, mugaren bi aldeetako asistentzia-eskaintza sendotzeko; klimaren aldeko ekintzak sustatzea; eleaniztasuna sustatzea; gure kultura-ondarea zaintzea; gure eskualdeetan turismo iraunkorra, gazteria, enplegua eta mugikortasuna sustatzea. Ikus dezakezuenez, Europar Batasunak (EB) finantzatutako mugaz haraindiko lankidetza lurralde-kohesioko faktore bat da, zalantzarik gabe. Lankidetza horrek, ordea, EBren aurrekontuaren gaineko presioei egin behar die aurre; izan ere, zenbait faktoreren eraginez, litekeena da finantza-baliabideak doitu eta berresleitu egin behar izatea 2028-2035 programazio-aldian.
Mugaz haraindiko lankidetzan inplikatuta dauden pertsona guztiei eta mugako herritarrei eskatzen zaie ekarpena egin dezatela mugaz gaindiko lankidetzaren eta, oro har, Europar Batasunaren kohesio-politikaren etorkizunari buruzko eztabaida aberasteko. Europa mailan finkatutako emaitzak 2025eko martxoan argitaratuko dira.
Galdetegi labur honi erantzuteko, ez dituzue 10 minutu baino gehiago beharko. Eskerrik asko!