Europako Batzordeak estatistika berriak argitaratu ditu, Europar Batasuneko etiketa ekologikoa lortu duten produktuen eta lizentzien etengabeko hazkundea nabarmentzen dutenak. Gaur egun, ziurtatutako 100.000 produktu eta zerbitzu inguru daude eskura (aurreko urtean baino 10.000 gehiago). Produktu bakoitzak ingurumen arau zorrotzak betetzen ditu bere bizi zikloan, eta, horri esker, kontsumitzaileek, txikizkariek eta enpresek erabaki jasangarriak hartzen ahal dituzte.

2024ko irailera arte, ia 3.000 lizentzia eman dira 98.977 produkturendako EBko merkatuan. 2024ko martxotik, 240 lizentzia berri eman zaizkie enpresei (% 9 gehiago) eta 3.220 produktu berriri eman zaie etiketa (% 3 gehiago).

Hazkunde hori EBren etiketa ekologikoa duten produktu talde gehienetan ikusten da, eta 25 taldeetatik 14k hedapen nabarmena izan dute. Espero da datozen hilabeteetan joera positibo horrek aurrera jarraitzea, kontsumitzaileak trantsizio ekologikorako ahalduntzeari buruzko Zuzentarauak ezarritako arau berriei esker; izan ere, zuzentarauak hirugarren batek ziurtatutako edo agintaritza publiko batek ezarritako jasangarritasun etiketak soilik merkaturatzea ahalbidetuko du.

Informazio gehiago