Hirugarren edizio honetan, bereziki sustatu nahi dugu enpresen eta SINAI (Nafarroako I+G+b Sistema) eragileen arteko harremana, Europako proiektuak abiaraziko dituzten partzuergoak sortzeko, pitching session baten bidez.
Zuzenean ezagutuko ditugu Europako Batzordearen 2025-2027 aldirako lan plana eta Europako proiektu arrakastatsu batzuk. Bertan, proiektuak ez ezik, haien esperientzia osoa ere aurkeztuko da, proposamena prestatzen denetik finantzaketa lortu arte. Amaitzean, networking espazio bat egonen da, jardunaldian zehar sortu den interesa gauzatzeko.
Edozein erakundek parte hartzen ahal du pitching session horretan, baina Europako proiektuetan parte hartzeko interesa duten Nafarroako erakundeei zuzendua dago bereziki. Saioak bi helburu ditu:
- Europako proiektuetan jada aktibo dauden Nafarroako erakundeak konektatzea, beren beharrak eta lankidetza arlo potentzialak aurkez ditzaten beste ETE eta startup batzuekin.
- Europako proiektuetan oraindik parte hartzen ez duten erakundeak bultzatzea zer eskaintzen ahal duten eta nola laguntzen ahal dieten etorkizuneko partzuergo eta lankidetzei azaltzera.
Ekitaldi horren helburua da Nafarroako ekosistemaren barruan lankidetza sustatzea eta Nafarroak Europan duen baterako presentzia indartzea, entitate berriak Europako proiektuetan sar daitezen erraztuz, dagoeneko esperientzia dutenen laguntzaren bidez. Ekitaldia Europako proiektuak abiarazteko partzuergoak osatzeko interesa duten enpresei, startupei eta SINAIko eragileei zuzendua dago.
Nexus ADItech erakundeak antolatzen du eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du, “Horizonte: Sareak” ekimenaren barruan baitago.