Foru Exekutiboaren laguntza-lerroari esker, 8.400 etxebizitza hobetu ahal izan dira aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan

Nafarroan birgaitze-lanak egiteko laguntzek errekor historiko berria ezarri dute 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan, 42.006.991 euroko laguntzak izan baitira, 2023ko lehen bederatzi hilabeteetako 37.400.740 euroren aurrean; hau da, %12,3 igo dira Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak ematen dituen lerroak, Europar Batasunaren Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) koiunturazko laguntzak kontuan izan gabe. 2022ko lehen bederatzi hilabeteetako laguntzekin alderatuta, Nafarroako Gobernuaren laguntza propioak %113 handitu dira, ekitaldi horretan 19.710.362 euroko laguntza izan baitzen.

Lehen bederatzi hilabete horietan, 8.400 etxebizitzek jaso zituzten laguntzak, eta 2023an, berriz, 7.536 etxebizitzek, hau da, % 11,46ko igoerak. 2022an, lehen bederatzi hilabeteetan 5.043 etxebizitza izan ziren. Hazkunde esponentzial horren azalpenetako bat da Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera, Europako MRR laguntzak berezko laguntzekin osatu dituzten Estatuko bi erkidego bakarrak direla, eta onuradun diren bizilagunak Estatuaren buruan daudela, bizileku bakoitzeko jasotako zenbatekoetan.

Eremu geografikoen arabera, Iruñean eman dira laguntza gehien urteko lehen bederatzi hilabete hauetan (15,1 milioi eta 4.041 etxebizitza birgaitu), eta ondoren Iruñerrian (11,9 milioi eta 2.235 etxebizitza), Lizarraldean (3,5 milioi eta 523 etxebizitza), Pirineo-Aoiz-Zangozan (3,2 milioi eta 318 etxebizitza), Sakanan (3 milioi eta 350 etxebizitza), Erriberan (2,9 milioi eta 546 etxebizitza), Tafallako eskualdean (1,3 milioi eta 181 etxebizitza) eta Baztan-Bidasoan (0,7 milioi eta 106 etxebizitza).

Informazio gehiago