Europako Batzordeak CERV 2023-2024ren aurreko Lan Programa 2025era arte luzatu du. Beraz, 2025eko ekintzek lau kapituluetan ezarritako lehentasun politikoak jorratzen jarraitzen dute, baita 2023an eta 2024an ezarritakoak ere. Proiektuetarako zortzi deialdiek Oinarrizko Eskubideen Gutunean oinarrituta jarraituko dute, eta, zehazkiago, honako hauen sustapenean: genero-berdintasuna eta diskriminazio eza, haurren eskubideak, memoria historikoa, herritarren konpromisoa eta parte-hartzea, eta arrazismoaren eta genero-indarkeriaren aurkako borroka. Bestalde, deialdi bat abiaraziko da CERVen esparruko erakunde aktiboei laguntza operatiboa emateko, hiru urtekoa.

Dokumentazio interesgarria