Sailak 414.148 euro bideratuko ditu Next Generation funtsetatik, hegazti-fauna babesteko.
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, dirulaguntzen deialdi berri bat abiarazi du, Foru Erkidegoan goi-tentsioko linea elektrikoak egokitzeko eta, horrela, hegazti-faunaren talka eta elektrokuzioa saihesteko. Sailak 414.148,33 euro emango ditu guztira, Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte hegazti-fauna babesteko eremuetan dauden goi-tentsioko linea elektrikoen titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek. Laguntzak aurkezteko epea 60 egunekoa izango da, bihartik, 2024ko abuztuaren 21etik, eta 2024ko urriaren 21ean amaituko da.
Linea elektrikoak dira hegazti-faunarentzako heriotza-kausa ez-natural garrantzitsuenetako bat, bai elektrokuzioagatik, bai talkagatik.
Horregatik, deialdiaren oinarriek jasotzen duten bezala, diruz lagunduko dira zuzenketa-neurriak idazteko proiektua, laguntza-gurutzetak zuzentzea edo ordezkatzea, isolatzaileen kateak ordezkatzea, gurutzeten gainetik tentsio-elementuak kentzea, armatuak ordezkatzea, lotura-zubiak isolatzea edo elementuak instalatzea, hegaztiak edo ikus-seinaleak jartzea.
Informazio gehiago