Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak astero argitaratzen du EBko erakundeetako lan-eskaintzen eta praktiken buletina.

Buletinaren bidez, Batasuneko instituzio, organismo eta agentzietan dauden lanpostu huts guztien berri izan ahal izango duzu, epe-mugaren hurbiltasunaren, erakunde eskaintzailearen eta tokiaren arabera ordenatuta.

Buletina honela egituratzen da:

– Funtzionarioentzako oposizioen deialdiak
– Aldi baterako edo kontratuko agente gisa egindako eskaintzak
– Zuzendaritzako langileentzako eskaintzak
– Langile akademikoentzako eskaintzak
– Ikerketa-zentroetako eskaintzak
– Ordaindutako praktiken     eskaintzak

Info gehiago