Europako Elkartasun Taldea mundura zabaltzen da eta mugaz gaindiko boluntariotza jarduera berriak eskaintzen ditu. Laguntza Humanitarioko Boluntariotza hirugarren herrialdeetan laguntza humanitarioko operazioei laguntza emateko sortu zen.
Proiektu horiek aukera ezin hobea dira herritar aktibo gisa parte hartzeko eta tragedia humanitarioak jasan dituzten edo etorkizunean gerta daitezkeen hondamendien aurrean prestakuntza hobetu behar duten EBtik kanpoko herrialdeetako pertsonei elkartasuna adierazteko. Aldi berean, gaitasun berriak eskuratzen dituzu eta beste kultura eta bizimodu batzuei buruz ikasten duzu. Zalantzarik gabe, bizitza aldatzen duten esperientziak dira.
Hondamendiei aurre egiteko prestaketaz eta tragedien osteko berreskurapenerako laguntzaz gain, proiektuek gai ugari jorratzen dituzte: genero-berdintasuna sustatzea, emakumeak, adingabeak, errefuxiatuak, barneko desplazatuak eta agiririk gabeko migratzaileak babestea, klima-aldaketaren ondorioak arintzea, elikagaien segurtasuna hobetzea, etab.