Energia Erregulatzaileen Lankidetzarako Europar Batasuneko Agentziak (ACER) eta Europako Energia Erregulatzaileen Kontseiluak (CEER) etorkizuneko sistema elektrikoaren erronkei buruzko dokumentua argitaratu dute.

Argitalpenak Europak energia berriztagarri gehiago hedatzea eta sektore elektriko erresiliente, malgu eta errentagarri bat desblokeatzea premiazkoa dela azpimarratzen du.

ACER eta CEERen jarrera dokumentua “Etorkizuneko sistema elektrikoaren erronkak. Gomendioak eta konpromisoak “Europako Batzordeari, Kontseiluari eta Parlamentuari datozen agintaldietan argindarraren eta azpiegituren arloan funtsezkoak diren bost erronka lehenesteko eskatu die.

Bost erronka horien oinarria da Europa mailan ikuspegi integratua izatea elektrizitate-horniduraren segurtasunerako, malgutasuna ardatz hartuta; elektrizitatea banatzeko sareak hobetzea eta kontsumitzaileak merkatu deskarbonizatuetan ahalduntzea; energia elektrikoa garraiatzeko azpiegitura azkarrago garatzea, Europa mailan ebaluazio hobea eginez; “lehenengo eraginkortasuna” printzipioa sare elektrikoetan ere aplikatzea; eta onartzea erregulatzaile independenteek erronka horiei modu integralean aurre egiten eta estatu kideek EBko merkatu elektrikoan duten konfiantza indartzen lagun dezaketela.