NetZeroCities Europako proiektuak deialdi bat egin du, hiriak neutraltasun klimatikorantz eraldatzen laguntzeko. Hiri adimentsu eta klimaren aldetik neutroei buruzko Europako misioan parte hartzen dutenek proposamenak igortzen ahalko dituzte urriaren 14ko 17:00ak arte (CEST).

Hiriak eraldatzen laguntzeko programa 18 hilabeteko ekimen bat da, eskala handiko hiri eraldaketarako berrikuntza sustatzera bideratua, NetZeroCities proiektu pilotuaren ildoan, hirien Europako misioaren helburuak lortzen laguntzeko.

Deialdiak hiriak bultzatzen ditu ekimen berritzaileak proposatzera, ekintza klimatikoa ezartzean aurrean dituzten erronka sistemikoak gainditzeko, proba  eta esperimentazio ikuspegi batean oinarrituta.

Horizonte Europa programak 22,8 milioi euroko aurrekontua du, eta hiri garapen jasangarria eta hirietako neutraltasun klimatikorako aurrerabidea babestuko duten irtenbide praktiko eta erreplikagarriak sortzea du helburu. Espero da ikasitakoa inspirazio iturri izatea Europa osoko beste hiri batzuetarako.

Aurtengo abenduaren 11n argitaratuko dira NetZeroCities erakundeak sustatutako deialdi horren emaitzak, eta 2024ko abendutik 2025eko martxora bitartean garatuko dira kontratuak.

Informazio gehiago