Europar Batasunak Energiaren Gutunari buruzko Tratatua uzteko azken pauso formala eman du.

Europar Batasuneko Kontseiluko lehendakariak, Belgikako lehendakaritzak ordezkatuta eta EBren izenean arituz, idatziz jakinarazi dio Energiaren Gutunari buruzko Tratatuaren gordailuzainari EBk Tratatua utzi duela. Tratatua uzteak eragina izanen du gordailuzainak jakinarazpena jaso eta urtebetera.

2024ko maiatzaren 30ean hartutako bi erabakiekin, Europar Batasuneko Kontseiluak azken argi berdea eman zion Europar Batasunak eta Euratomek Energiaren Gutunari buruzko Tratatua uzteko erabakiari; aldi berean, gainerako estatu kideek hura modernizatzearen alde egiten ahalko dute Energiaren Gutunari buruzko hurrengo Konferentzian bozkatzen denean. Erabaki horiek elkarri lotuta daude, Energiaren Gutunari buruzko Trataturako ibilbide-orri belgikarra izeneko konpromiso politikoaren bi zutabeak baitira.

Informazio gehiago