Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko (Miteco) Biodiversidad Fundazioak dirulaguntzen deialdi bat egin du, Ekonomia Zirkularraren PERTEari dagokiona, plastikoaren industria- eta enpresa-prozesuetako jasangarritasuna eta zirkularitatea sustatzeko; 97,5 milioi euroko zuzkidura dauka. Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 23ra arte egonen da irekita.
Dirulaguntzak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko Ekonomia Zirkularraren PERTEaren esparruan sartzen dira, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsek finantzatua, eta aukeratuko ekimenik onenak finantzatuko dituzte; laguntzak 100.000 eurotik 10 milioi eurora bitartekoak izaten ahal dira proiektuko eta erakunde onuradun bakoitzeko.
Deialdi honek, zeina bat datorren bi estrategiarekin, “Plastikoendako Europako estrategia, ekonomia zirkular batean” eta “Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia”, helburu hauek ditu: materialen erabilera prebenitzea, substantzia kutsatzaileak dituzten gehigarrien presentzia murriztea, saihestea mikroplastikoak nahigabe askatzea, hondakinak birziklatzea eta horien balorazio materiala sustatzea, eta eredu zirkularrak bultzatzea, ekodiseinuaren irizpideei jarraituz eta ahaleginak koordinatuz.