Soilik Berdeak/ALE taldeak edukiko du parekotasuna, diputatuen artean %50,9 emakume dituelarik. Orokorrean %40 baino gutxiago dira.
Lehendabiziko aldiz historian, Europako Parlamentuan emakumeen proportzioa jaitsi egin da, datuek erakusten dutenaren arabera, adinaren batezbestekoa haunditu egin da arinki. Aukeratu berri diren 720 eurodiputatuak Estrasburgora joango dira datorren astean 10garren legislaturaren osoko bilkurara.
EUMatrixen datuek emakumeek eurodiputatuen %38,75 direla erakusten dute. “Izatez, aurreko legealdiarekin parekatuta, emakumeen kopurua behera egiten duen lehendabiziko aldia da 1979an Europako Parlamenturako haustekundeak ospatu ziren lehendabiziko alditik”, esan zion Euronews-i Doru Frantescu, ikerketa soziopolitikoaren plataformako sortzaile eta zuzendari nagusiak.
“Ez da beherapen handia, %1. Baina halere, paritatearekiko goruntzako joera sortzen ez den lehendabiziko aldia da”, erantsi zuen. Berdeak/ALE edukiko du parekotasuna bakarrik, %50,9 batekin haren lerroetan. Ezkerraldea ta Berriketako erditartekoek %45 batean dabiltza, Kontserbadore eta Erreformista Europearrak (ECR), aldiz, Kontserbadore Taldea eta Erreformista Europearrak (ECR) taldeen artean soilik %21,7 emakume dira, talde guztien artean portzentai txikiena.
Emakumeen proportzio txikiagoa, Frantescuren iritziz, hauteskundeen emaitzetan topa daiteke, non Berdeak/ALE, Berrikuntza eta Demokrata eta Sozialisten Aliantza Progresista aulkiak galdu zituzten. Soilik Ezkerraldeko taldeak lortu zuen haren eurodiputatu kopurua haunditzea hemizikloaren ezkerreko hegalean.
Bere aldetik, Alderdi Popular Europearrak, zentru-eskuindarra, eta ECR aulkiak irabazi dituzte, baita eskuin aldeko indar euroeszeptikoak ere, zeinak bi taldetan banatutak dabiltza orain: Europaren aldeko Abertzaleak eta Nazio Burujabeen Europa.
“Tradizionalki, emakumeen errepresentazio handioagoa dago zentro eta ezkerrean. Fenomeno soziologikoa da batik bat, ez du emakumeek politikan parte har dezaten aukerarekin zerikusirik”, dio Frantescuk.
Partido ez tradizionalak diputatu gazteak erakartzen dituzte
EUMatrixen arabera, adin tartea oso gutxi igo da, 49,5 urtetik 50 arte.
Eurodiputatuen bosten batek ditu 40 urte, eta beste bosten batek 60 baino gehiago. Eurodiputatu gazteena Lena Schilling ekintzaile klimatiko austriarra da, 23 urterekin, eta zaharrena Leoluca Orlando, Palermoko antzinako alkatea, 76 urte, biak Berdeak/ALE taldekoak.
“Gazteenek eraketa berriko alderdietara batzera jo egin izan ohi dute, Berdeak (%41,5) eta ezkerraldeko alderdi berriak bezelakoak. Alderdi tradizionalek adin tarte handiagoa dute”, Frantescuren esanetan. PPEak 40 urte baino gutxiagoko eurodiputatu ehuneko txikiena du (%11,17), sortu berria den Nazio Burujabeen Europa, eskuin-muturrekoa, eta Berdeak/ALE, aldiz, altuenak dituzte, %32,14 eta %41,51 batekin.
“Orokorrean, politikan parte hartu nahi duten gazteek gailurrera iristeko biderik azkarrena aurkitu behar dute. Eta biderik azkarrena ez da partidu tradizionaletan aurkitzen, ze badira paper garrantzitsua jokatzen duten nortasun handiegiko pertsonaiak oraindik”, esan zuen Frantescuk.
“Horregatik partidu berrien ugaritzea ikusten ari gara kontinente osoan, eskuin-muturrean ere, gazteek parte hartu egin nahi dutelakoz. Orain mugimendu politiko berriak eratu daitezkela eta demokraziarendako ona dela hori konturatzen ari dira. Bestalde, egonkortasuna eta espektro politikoaren aurreikuskaketari begira negatiboa da. Eztabaida asko dago horren inguruan, baina orokorrean bizitza politikoa dinamikoagoa bihurtzen ari da”, erantsi zuen.
Alderdi ez agintarien diputatuen gehiengoa
Parlamentu berriaren beste datu interesgarria bat da diputatuen ia bi herenek (%61,5) partidu ez gubernamentaletatik datozela. Frantescuren esanetanm honek hareman interinstituzionaletan kalteak eragin litzazke, ze “eurodiputatu hauek ez dute euren gobernua Kontseilu Europearrean babesten duena sostengatzeko inungo interesik”
“Hori dela eta, Kontseilua eta Komisioaren aurka erakusten dira askotan, bereiziki euren alderdian komisarioak ez dituztelako aukeratzen. Komisio Europearraren kasuan, kontrolatu baino nahiago dute kritikatu”, erantsi zuen. Kaltetutako Estatu kideen artean Frantzia eta Alemania, blokearen motorrak.
“Parlamentu Europearraren diputatu frantsesen %85 ez dira Pariseko Gobernuan agintari dabilen alderdikoak, Emmanuel Macronena. Horrek esan nahi du eurodiputatuen gehiengoa Kontseilu Europearrean Macronek egiten duen guztia kritikatuko dutela”, Frantescuk. “Alemanian, indarrean dauden alderdiak oso emaitza txarrak lortu zituzten, diputaturik gehienak CDU (zentru-eskubitar) eta Alemaniarendako Alternatiba (mutur-eskuin) datozelakoz. Lurralde gutxi batzuetan bakarrik, Italia, Polonia eta Grezia bezela, hauteskundeak irabaztea lortu zuten bakarrik”.
Azkenik, eurodiputatuen erdia baino gehiago berriak dira, eta sei hilabete inguru beharko dituzte Europako Parlamentuaren funtzionamenduarekin ohitzeko, Frantescuk dioenez. Beraz, itzultzen direnek abantaila izan beharko lukete; izan ere, “badakite nola izan eragingarriagoak eta errazago bihur daitezke txostengile eta batzordeburu”, adierazi zuen.