Bere ekimenez (ofizioz) dirulaguntzen aurkako ikerketa hasi eta bederatzi hilabetera, Europako Batzordeak behin-behineko konpentsazio-eskubideak ezarri ditu Txinatik datozen bateria-ibilgailu elektrikoen inportazioen gainean. Ikerketa oinarri hartuta, Batzordeak ondorioztatu du Txinako bateria-ibilgailu elektrikoen balio-kateak dirulaguntza desleialak jasotzen dituela, eta hori kalte ekonomikoaren mehatxua dela ibilgailu horien EBko ekoizleentzat. Ikerketak neurri horiek EBko bateria-ibilgailu elektrikoen inportatzaileengan, erabiltzaileengan eta kontsumitzaileengan izan ditzaketen ondorioak eta inpaktua ere aztertu ditu.
Txinako Gobernuarekin egindako kontsultak areagotu egin dira azken asteotan, Valdis Dombrovskis presidenteorde exekutiboak eta Wang Wentao Txinako Merkataritza ministroak ikuspuntuak trukatu ostean. Harreman teknikoek aurrera jarraitzen dute, MMArekin bateragarria den irtenbide bat lortzeko, Europar Batasunak planteatutako kezkei behar bezala erantzungo diena. Negoziatzen den ikerketaren emaitza orok eraginkorra izan behar du identifikatutako dirulaguntzen forma kaltegarriei heltzeko orduan.