Udalbatzarrak asteazkenean komisio eta subkomisio iraunkorren kopuru eta tamaina baieztatuko du baita EParen delegazioak ere. Komisioen konposaketa ostiralean emanen da jakitera.

Presidenteen Konferentziaren proposizioaren bozkaketa (presidente eta talde politikoen nagusiek osatuta) Europako Parlamentuko komisio eta delegazioak eratzeko asteazkenean hasiko dira. Komisio bakoitzeko diputatu kideen izena (talde politiko eta izendatu gabeko kideen barneko erabakia) ostiralean emanen da jakitera.

Parlamentuko Barneko Araudiarekin bat eginda (216 artikulua), komisio eta subkomisioen talde politikoen errepresentazioa, ahal den heinean, Parlamentuaren osaketa islatu behar du. Talde politikoen komisio aulkien banaketa proportzionala ez da gehiegi aldendu behar zenbaki apropos oso hurbilenetik.

Aurrekariak

Komisio bakoitzaren ardurak Barne Araudiko VI eranskinean daude. Aurreko legealdian, Parlamentuak, egiturazko berriketak baietsi zituen, Parlamentu modernizatu eta eraginkorrago baten alde.

Komisioak jendaurrean biltzen dira (araudiak kontrakoa esaten ez badu) Bruselasen hilean behin gutxienez. Berezko ekimen eta proposamen legegileak landu, eraldatu eta bozkatzen dituzte. Kontseilu eta Komisioko ordezkariekin mahai inguruak antolatzen dituzte ere, kanpoko jakitunekin audientziak eta delegazioak bidaltzen dituzte lekuan bertan ikertzeko. Hautatuko komisarioen audientzietan ezinbesteko papera  jokatzen dute ere.

Parlamentuak gai zehatzak lantzeko subkomisio eta komisioak martxan ipini ditzazke, baita ikerketa komisioak sortu EBeko legislazioaren aplikazio txarra salatzeko.

Parlamentuaren delegazioen eta komisioen konposaketa eta sorkuntza

Bozketa: Uztailak 17, asteazkena

Kideen berri ematea: Uztailak 19, ostirala

Info gehiago:

Komisioaren weborria

Prentsa dosierra

Europako Parlamentuaren zifrak: Parlamentuaren egituraketa