Bidaiatzeko prest? Oporretan joatekoan bazabiltza, dena ondo atera dadila espero, baina hala ez balitz jakin beharko zenuke EBaren bidai araudiak hainbat gertaera euren gain hartzen dituztela. Hegaldia bertan behera geratu, trena atzeratu edo zure ekipajea galdu egiten bada baduzu erreklamazio bat ipintzeko eskubidea duzu EBeko bidaiarien eskubideak babestuta.

Dituzun eskubideak erabilitako garraio motaren arabera aldatzen dira (trena, hegazkina, autobus edo hontzia) eta EBaren barne edo kanpo bidaiatzen baduzu ere. Hala nola, kasu gehienetan, bada jarraitu beharreko prozedura estandar bat edozein erreklamazio aurkezteko.

Lehenik eta behin, ipini zaitez kontaktuan txartela saldu dizun bidai konpainiarekin eta bete euren erreklamazio orria. Bizpahiru hilabetetan erantzunik jaso ezkero, garraio motaren arabera, edo erantzunarekin ados ez bazaude, arazoa sortu den autoritate nazional eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkeztu zenezake. Zure eskualdeko Europako Kontsumitzaileen Zentroarekin harremanetan ipini zaitezke ere, bidaiarien eskubideen inguruko laguntza eta aholkularitza jasotzearren.

Oraindik erreklamaziarekin arazoak badituzu, liskarra prozera extrajudizialekin konpondu zenezake edota Liskarren Ebazpen Alternatiboen entitate baten bitartez. Biletea online erosi bazenu, Liskarren Ebazpen Alternatiboekin egin zenezake erreklamazioa. Liskarren ebazpena egiteko 2 era hauek EB bizi direnek besterik ezin ditzazkete erabili.

Desgaitasunen bat izan ezkero, hegazkin, tren, autobus edo itsasontziz bidaitzeko eskubidea duzu eta bai terminal eta bai garraiobideetan doako laguntza jasotzeko eskubidea ere. Zure eskubideak urratu egin direla uste baduzu, aurreko jarraibideak jarraitu erreklamazioa aurkezteko.

 Info gehio