Euroeskualdeak 500.000 eurokin finantzatu ditu 20 proiektu, kirola, hezkuntza, gazteria, eleaniztasuna eta lurraldeko agenteen ezagutza.
Euroeskualdeko Batzorde ejekutiboa, Hendaian bilduta eta osatzen duten 3 gobernuen ordezkariek osatuta, onartu egin du “Euroeskualdeen Hiritartasuna” 2024 Proiektuen Deialdia. Lankidetzan 20 proiektu finantzatu behar dira Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa artean, ia 500.000 eurokin, eta Nafarroako Foru Erkidegoak haietariko 4 gidatuko ditu kultura eta gaur egungo erronka sozialen alorrean.
Proiektuak 47 hautaketen artean aukeratuak izan dira, aurkeztutako hiru aldeko partzuergoetan, kultura, kirola, eleaniztasuna eta erronka sozialen alorretan. Aurkeztutakoen artean, 4 agente nafarrak gidatutak daude. Kulturaren alorrera dagokien 2 proiektu dira, Euskal Ihauterien Berpiztea, Abian Media S.L, gidari duelarik eta Kulturix Elkartearen Teatrodix, beste bi badira ere egungo gizarte erronketan zentratuta, Gizartetze Komunitario Berrirantz (GKB), Zakan Cis-Gek eta Bertokin proiektua CORE fundazioak gidatuta.
Euroeskualdeak 9 ekimen hautatu ditu kulturaren alorrean, 3 erronka sozialetan, beste 3 kirolan, 2 hezkuntzarenean, 2 gehio gazteriarenean eta bat eleaniztasunean, arlo sozialean lortutako emaitzak garatu eta mugaz gaindiko ondarea babesten jarraitzearren.