Kontseiluak krisiak kudeatzeko nahitaezko lizentzien erregelamenduari buruzko negoziazio-agindua onetsi du. Nahitaezko lizentzia baten bidez, gobernu batek hirugarren bati aukera ematen ahal dio jabetza intelektualeko eskubide bat erabiltzeko, eskubideen titularraren baimenik gabe. Kontseiluak gaur hartu duen jarrerak argitzen du zer eremutan aplikatu behar den erregelamendua, erabakiak hartzeko prozedura birdefinitzen du, eskubideen titularren eskubideak indartzen ditu eta muga bat jartzen dio krisi- edo larrialdi-modua aktibatzen duten legegintzako egintzen kopuruari, modu horietan ematen ahal baita nahitaezko lizentzia bat Europar Batasunean.

Krisi-egoeretan (adibidez, pandemia bat edo hondamendi natural bat gertatzen denean), nahitaezko lizentziak ematea lagungarria izan daiteke funtsezko produktu eta teknologiak errazago eskuratu ahal izateko, esaterako, patente baten titularrak ezin badu funtsezko produktu bat behar besteko kantitatean ekoitzi eta ez badago borondatezko akordiorik edo akordio hori ez bada bideragarria. Gaur egun, nahitaezko lizentziak emateko mekanismoak estatu-mailan arautzen dira soilik, eta horrek ikuspegi zatikatua sortu dezake mugaz gaindiko krisiak edo larrialdiak gertatuz gero. Halaber, ez dira kontuan hartzen barne-merkatuan izaten diren mugaz gaindiko hornidura-kateak. Horregatik, beharrezkoa zen EBren mailan nahitaezko lizentzien mekanismo bat ezartzea (“Batasuneko nahitaezko lizentzia”).

Informazio gehiago