Plastikoak ekoizteko eta kontsumitzeko ereduak oraindik ez dira jasangarriak, eta zirkularragoak bilakatu behar dira hondakinak, kutsadura, klima-aldaketa eta ingurumena kaltetzen duten beste inpaktu batzuk gutxitzeko, Europako Ingurumen Agentziaren (AEMA) txosten batek jasotzen duenez. Agiri horretan, halaber, azpimarratzen da jarraipen-tresna berri bat izanen dela Europan plastikoen zirkulartasunean izandako aurrerapena aztertzeko.

AEMAren Zirkulartasun Metriken Laborategiak ekonomia zirkular baterako trantsizioari buruzko metrika sorta zabala aztertzen du. Ekimen honek plastikoak ekoizteko eta kontsumitzeko eredu jasanezinei heltzen die, eredu horiek kalte nabarmenak eragiten baitituzte hondakinei, kutsadurari, klima-aldaketari eta beste ingurumen-inpaktu batzuei dagokienez.

Zirkulartasun Metriken Laborategiko modulu tematiko zabalenetako bat da jarraipen-tresna hori, eta Europa guztian plastikoen zirkulartasunean egindako aurrerapenak aztertzen ditu. Plastikoen zirkulartasunari buruzko informazio zehatza ematen du, eta arduradun politikoendako, alderdi interesdunendako eta herritarrendako informazio teknikoa dakar. Modulua urtero eguneratuko da datu berrienekin eta datu-fluxu berriekin, horiek sortu ahala.

Informazio gehiago