“Garapen jasangarria Europar Batasunean: GJHetarantz EBren testuinguruan egindako aurrerapenaren jarraipen-txostena, 2024ko edizioa” izeneko agiria argitaratu du Eurostat estatistika-bulegoak. Txosten horretan jasotzen denez, azken bost urteetan Europak aurrerapen nabarmena egin du Garapen Jasangarrirako 8. eta 10. Helburuak betetzeko bidean, eta gainerako gehienetan aurrerapausoak egin ditu. Zortzigarren argitalpena da hau, Eurostatek 2017an urteroko jarraipen-ekitaldiak abiarazi zituenetik.

Europar Batasunak konpromiso osoa du Agenda 2030ekin eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin, zeinak Nazio Batuen Erakundeak ezarri baitzituen 2015eko irailean. Testuinguru horretan, Eurostat estatistika-bulegoak gainbegiratzen du zer-nolako aurrerapena egiten duen Europar Batasunak GJHak lortzeko bidean, 102 adierazle erabiliz.

Adierazle multzo hori kontu handiz hautatu da, alderdi interesdun askorekin lankidetzan, oinarri hartuta kalitate estatistikoa eta garrantzia, EBren politikaren testuinguruan. Adierazleak urtero ebaluatzen dira, epe labur bat (eskura dauden datuen azken bost urteak) eta epe luze bat (15 urte) aztertuz.

Informazio gehiago