Nafarroako Nekazaritza Kontseiluak hizpide izan ditu Europako Batzordeak Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) egin dituen aldaketak eta malgutzeak. Estatu kideek eta autonomia-erkidegoek eskatuta egin dira aldaketa horiek, seihileko honetan nekazaritzako erakundeekin negoziatu ondoan.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José María Aierdik Nekazaritza Kontseiluari jakinarazi dio nola egokituko den NPE Nafarroako errealitatera eta nekazaritzako eta abeltzaintzako eredu espezifikora. Egokitzapen horiek baldintzazkotasun indartuari buruzko Foru Aginduaren aldaketan jaso dira, UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-erakundeekin lankidetzan aritu ondoan, eta partaidetzaren atarian ikusgai daude; 20 eguneko epea dago orain ekarpenak egiteko.
Foru-agindu horretan zenbait malgutze eta salbuespen jaso dira NPEko nekazaritza- eta ingurumen-neurriei dagokienez, lehen sektoreak Nafarroan duen tipologia oinarri hartuta.