Erakunde finantzieroak zoru-klausulen erabilerari etsi egin beharko diete eta kontsumitzaileei ordaindu egin zutena tzuli.
Europako Justizia Auzitegiak (TJUE) ostegun hontan prozedura kolektiboei egokitzapenari abala eman dio Banku Erabitzaileen Ekarte, Aurrezki eta Seguruen Espainiako kutxek (ADICAE) zoru klausulak erabiltzeari utzi eta 101 erakunde finantzierok zoru-klausulen erabilerari etsi eta kontsumitzaileei ordaindu egin zutena itzul diezaioten.
Milaka demanda aurkeztu ziren Espainian, zoru-klausulak legez kanpokoak zirela arrazoituz zuzendaritzan ageriak ziren abusuzko klausulekin eta difusio nazionaleko komunikazio hedabideetan egindako deialdiak eta gero, 820 kontsumitzaile agertu ziren ekitaldi kolektiboari laguntza eskeintzera.
Bankuen gurak birritan deuseztatutak izan eta gero, Auzitegi Gorenaren aurrean kasazio helegitea jarri zuten, Auzitegi Gorenak kasu honetan gardentasun-kontrola egiteko kontsumitzaile arruntaren irizpidea erabiltzeko zailtasuna ere aipatu zuen, klausulak kontsumitzaile-kategoria zehatz desberdinetara bideratzen baitziren.
Bere epaian, EBJAk adierazi zuen zuzentarauko inolako xedapenik ez zuela adierazten gardentasunaren kontrol judiziala ekintza kolektibo baten esparruan baztertuta zegoenik, baizik eta ekintza kolektiboen bereizitasunetara amoldatu eta profesionalen batez besteko kontsumitzaileekiko praktika kontraktual eta prekontraktual estandarretan kontzentratu.
Gainera, kasu hontan, hainbat profesionalen aurkako ekintza kolektiboen azpiraketataren bi baldintzen lehendabizikoa betetzen dela ohartarazten du, ze hau sektore ekonomiko bereko profesionalen aurka zuzenduta dago (kreditu entitateena) eta gogora ekartzen digu eskubide subjektiboen antolakuntzaren zailtasunak ezin dezakela kontsumitzaileen zuzendaritzak errekonozitutako eskubi subjektiboen eraginkortasuna urritu.
Justizia Auzitegiak seinalatzen du bigarren baldintza betetzen dela ere, ze Auzitegi Gorenaren egiaztatzeak egin baino leheno, zoru-klausulak antzekoak dirudite eta kontratuak momentu desberdin edota arautze desberdinen arabera egin badirela ere, antzekotasun hau ezin dela baztertu eransten du.
Azkenik, epaiak, batez besteko kontsumaitzelearenga jotzea beharrezkoa dela dio kaltetutako publikoaren hetereogenerotasuna ikusita, zeinaren pertzepzio globala gardentasunaren kontrolarendako egokia den.
Hala ere, pertzepzio honek bilakaera bat pairatu du, Auzitegi Gorenak egiaztatu egin beharko du interes tipoen beherakada, 2000aren ezaugarri, edo 2013ko maiatzaren 9ko epaiaren aipamena, zoru-klausulak gardenak ez zirela aipatzen zituela, aldaketa eragin izan ote zezaketeen denboran zehar, arreta mailan eta kontsumitzailearen informazioan arreta maila egiaztatu beharko du Auzitegi Gorenak hipoteka-mailegu bat kontratatzerako orduan.
ADICAek KONTSUMITZAILEEI ITZUL DIEZAIOTEN ERREKLAMATZEN DU
Sententzia “historiko” moduan ospatu du ADICAEk EBJAak era “sendoan” haren zoru-klausulen makrodemandaren aldarrikapena babestearena. “Epaitza honek kontsumitzaileen defentsarako elkarte, Banku, Kutxa eta Aseguruen erabiltzaileen erakundeek lideratu eta posible egin dutenak mugarri hau”, nabarmenentzen da komunikatu batean,
Elkartea EBJAk auzitegien zoru-klausuluen gardentasunaren kontrola azpimarratu egin izana txalotu du, nahiz eta kaltetutako milaka pertsonen eta hainbat erakunde finantzieroen ekintza kolektiboa izan, baligabetzat jo ditu gardentasun falta eta gehiegikeria direla eta. “Honek esan nahi du kaltetutakoak era desegokian kobratzen hasi zitzaien lehendabiziko momentutik konpentsatutak izan beharko direla,” azaldu dute.
ADICAE “13 urteko borroka nekaezin baten ostean iritsita”-ko epai honek, “ez dela soilik kontsumitzaileen garaipena, ekintza kolektiboen eraginkortasunaren etorkizun itxaropentsua ezartzen eta sektore bankarioko justizia eta gardentasunarendako ere badela” irudikatzen duela kontuan hartzen du.
Auzitegi Gorenak EBJAren interpretazioaren arabera sententzia diktatzea falta bada ere, kontsumitzaileen justiziaren mesedetan, ADICAE erakunde finantziero guztiei “era desegokian kobratutakoa beherala eta atzerapen gehiagorik gabe itzul diezaieten” premiatzen die.