Chivite lehendakaria eta Maeztu kontseilaria izan dira bisitan instalaziootan, zeinak 400.000 eurorekin finantzatu baititu Nafarroako Gobernuak, Next Generation funtsen bidez.

Noain inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko adineko eguneko zentro berria inauguratzeko ekitaldian izan dira Maria Chivite Navascués (Nafarroako lehendakaria), Carmen Maeztu (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria) eta Mari Carmen Tirapu (Noain inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea). Zentro berriak 550.000 eurotik gorako inbertsioa izan du, eta horietatik 400.000 Nafarroako Gobernuak lagundu ditu diruz, Europako Next Generation funtsen bidez. Inaugurazioan izan da herriko alkate Sebastián Marco, eta lagun izan ditu inguruko herrietako alkateak ere, hala nola Beriaingoa, Galarkoa eta Elokoa.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Europako funtsen bidez sustaturiko dirulaguntzei esker inauguratu dute Noaingo eguneko zentroa. Orotara, 3,5 milioi euroko inbertsioa egin du departamentuak, eta zentro bakoitzak 400.000 euroko dirulaguntza jaso du gehienez. Eginahal horri esker, 260 plaza inguru jarriko dira martxan 11 eguneko zentrotan, guztiak ere publikoak eta udal-titulartasunekoak. Horietako lau dagoeneko inauguratuta daude (Berriozar, Altsasuko Josefina Arregui, Fontellas eta Noain), eta beste batzuk eraikitzen ari dira oraindik (Acedo, Barañain, Murchante, Sartaguda, Zizur Nagusia, Cadreita, Esteribar eta Oibar).

Informazio gehiago