Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Iruñea eta Zizur Txikia Donejakue bidean barna lotuko dituen 2 kilometroko bidegorri berria egiteko obrak lizitatu ditu, 1.911.331,03 euroren truke. Inbertsio osotik, 1,6 milioi euro Europako Next Generation funtsen kargura finantzatuko dira.
Zehazki, ibilbide berria Iruñeko mugan hasiko da, Elortz ibaiko zubiaren parean, eta Zizur Txikiko eskola inguruneraino iritsiko da, Donejakue bideari jarraituz. Obrek 7tik 8 hilabetera bitarte iraunen dutela uste da.
Nabarmendu behar da jarduketa horrek bi udalerrien arteko mugikortasun jasangarria bultzatuko duela, bai oinezkoena bai ziklistena, segurtasunez eta erosotasunez, zirkulazio erreien kopuruari eragin gabe, eta horretaz gain, Donejakue bidea indartuko duela, eta zeharkatzen dituen herrietan enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatuko dituela.