Deialdiak 6,3 milioi euroko aurrekontua du turismo jasangarria bultzatzeko
Heldu den astelehenean (uztailak 1) amaituko da turismo-enpresetan energia-efizientziako proiektuak finantzatzeko laguntzak eskatzeko epea. Deialdiak 6,3 milioi euroko zuzkidura izanen du, eta turismoarekin lotutako enpresen jasangarritasuna hobetzeko ekintzak lagunduko ditu diruz, hala nola bidaiari-garraioa, turismo-operadoreak, hotelak, kanpinak, bidaia-agentziak edo ibilgailu-alokairua.
Laguntzen deialdia Europar Batasunak (Next Generation) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da, 14. osagaian; osagai horrek barnean ditu turismoaren arloa modernizatzeko inbertsioak. Deialdiak Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren lankidetza du izapideen aldetik.
Dirulaguntza jaso nahi duten pertsonek tramite-fitxa bete eta eskabidearekin batera aurkeztu behar dute.