2024ko ekainaren 14ean Haurrendako Bermogo Europearraren 3garren urteurrena ospatu zen. Aukera hontan, 23 Estatu kideetako Haurrendako Bermegorako erakukunde koordinatzaileak bildu egin ziren euren lurraldeetan aurrera eramaten ari ziren ekintzen inguruan eztabaidatzeko eta nabarmen agertu ziren, eskala nazional eta EB mailan, era larrian paratu behar diren neurriak pobrezia eta bazterketa sozial arriskuan dauden haurren bizitza hobetzeko.

Haurren lauetako bat diru-sarrera gutxiko sarrera dituen etxe batean bizi da, gurasoak euren lan denbora potentzialetik beherago lan egiten dute edota pribazio sozial eta material larriak pairatzen dituzte. Erronka honi haurren bizitzan garaiz heltzeak haien etorkizun laboral eta hezigarria hobetuko luke.

Oraingo hontan, 2024ko ekainaren 13 eta 14ean, 23 Estatu kideen Haurrendako Bermegoaren koordinatzaileak euren lurraldeetan haurtzaroari arreta, hezkuntza, osasuna, elikadura eta etxebizitza bezelako alorretan hartu beharreko ekintzak eztabaidatzeko bildu ziren.

Hasierako hitzaldia Olivier De Schutterek eman zuen, EBaren muturreko pobrezia eta giza eskubiden Kontalari berezia, eta bertan haurtzarora bideratutako inbertsioak mantendu eta haunditu egin behar direla azpimarratu zuen, bereiziki sendotze fiskala, eskubideen ez onarpena, pobrezia eta osasun mentalaren arteko loturan.

 

info gehiago