EIB Taldeak –Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eta Europako Inbertsio Funtsak (EIF) osatzen dute– 337 milioi euro inbertitu ditu BBVAren aktiboen titulizazio eragiketa batean (BBVA Consumer 2024-1). Erabaki horri esker, BBVAk 800 milioi euro desblokeatuko ditu, Espainian energia efizientziako proiektuak eta energia efizientzia handiko etxebizitzetarako hipotekak finantzatzeko, eta baita enpresa txiki eta ertainen eta midcap-en lehiakortasuna bultzatzeko proiektuak finantzatzeko ere.
Bi entitateek, energia-efizientzia proiektuak bultzatzeko asmoz, azken hilabeteetan sinatu duten bigarren titulizazio erabakia da. 2024ko martxoan, EIB Taldeak 100 milioi euro inbertitu zituen BBVAren hipoteka maileguen titulizazio batean, laguntzeko energia efizientziaren arloko inbertsioak finantzatzen eta zero emisiotik hurbil diren eraikin berriak eraikitzen. EIB Taldearen inbertsio horrek ahalbidetu du BBVAk 200 milioi eurotik gorako balioa duen hipoteka zorro bat merkaturatzea energia efizientzia handiko etxebizitzetarako.
Bi akordio horiek Europako titulizazio merkatuaren garapena eta, bereziki, titulizazio berdearen merkatua bultzatzen dute.