Batzordeak pozik hartu du estatu kideek txerto bidez saihestu daitezkeen minbiziei buruzko gomendioak onetsi izana gaur, erabaki hori funtsezkoa baita Minbiziaren aurkako Europako Planaren esparruan.

Batzordeak urtarrilean proposatuta, Kontseiluaren Gomendioaren helburua da txertaketak areagotzea giza papilomaren birusaren (GPB) eta B hepatitisaren birusaren (BHB) aurka, minbizia eragin dezaketelako. Txertaketa bultzatuta, estatu kideek birus horiek eragindako minbiziak prebenitu ditzakete, eta bizitzak salbatzeaz gain, osasun sistemen gaineko presioak murriztu ditzakete. Gomendio horiei esker, gainera, herrialdeek hobeki gainbegiratzen ahalko dituzte txertaketaren estaldura tasak, zein kasutan esku hartu behar duten jakin ahal izateko.

Umetoki-lepoko minbiziari eta GPBk eragindako beste minbiziei aurrea hartzeko, Minbiziaren aurkako Europako Planak helburu hau finkatu du: estatu kideetan GPBaren aurkako txertaketa tasak % 90era iristea neskatoen kasuan, eta mutikoen txertaketa nabarmen handitzea hemendik 2030era. Minbiziaren aurkako Planaren helburua da, orobat, BHBaren aurkako txertaketa guztien eskura jartzea eta haren onarpena handitzea, bereziki gibeleko minbizia prebenitzeko.

Informazio gehiago