Europako Batzordeak jakinarazi duenez, 65.000 milioi euro jaulkiko ditu EBko bonuetan 2024ko bigarren seihilekoan. 2024ko bigarren seihilekorako planak oinarri du urte bereko lehenbiziko seihilekoaren hasiera ona, orduan ia 75.000 milioi euro jaulki baitzituzten.

EBko bonuetatik lorturiko diru-sarreren bidez finantzatuko dira heldu den belaunaldiko EBren esparruko ordainketak eta beste zenbait programa politiko, hala nola Ukrainarako Mekanismoa, Mendebaldeko Balkanetarako Erreforma eta Hazkunde Mekanismoa, eta laguntza makrofinantzarioko programak.

Urteko bigarren seihilekorako finantzaketa-planekin, Europar Batasunak 140.000 milioi euro jaulkiko ditu guztira 2024an (hau da, 20.000 milioi euro gehiago 2023rako finantzaketa-helburuan zehaztutakoa baino). Aurreikusten da EBko bonu-jaulkipenek 2025ean eta 2026an handitzen jarraitzea, urtean 150.000 milioi eurotik 160.000ra arte, Batasuneko askotariko programa politikoak finantzatzeko. Batzordeak ezarritako praktikarekin bat etorriz, jaulkipenak finantzaketa bateratuaren ikuspegiari jarraikiz eginen dira. Hala, seihilekoko finantzaketa-planen bidez jakinaraziko dira aurreikusitako jaulkipen-bolumenak, beharrizan politikoak zehazten diren heinean.

Batzordeak Suspertze eta Berreskuratze Mekanismoaren osagai ekologikoa finantzatzen jarraituko du, NextGenerationEU bonu berdeen bidez —gaur egun, 60.000 milioi euroko zenbatekoa dute—. Jaulkipenok zorrotz jarraituko diete estatu kideek klimarekin lotuta jakinarazitako gastuei, eta bat etorriko dira heldu den belaunaldiko EBko bonu berdeen esparruarekin.

Informazio gehiago