Gaur, Komisioak Hamarkada Digitalaren inguruko bigarren txostena argitaratu du, 2030erako  Hamarkada Digitalaren Politika Programak (DDPP) dituen helburu eta jomuga digitalen bilaketan egindako aurrerakuntzen ikuspegi orokorra erakusten. Aurten, lehendabizikoz, txostena Hamarkada Digitalaren ibilbide estrategiko nazionalen analisi batekin dator, Estatu Kideek aurkeztuta, bertan EBaren eraldaketa digitalari laguntzeko aurreikusitako neurri, ekintza eta finantzaketa nazionalak datoz.

Komisioaren azterketak erakusten du nola, gaur egungo eszenatokian, Estatu kideen ahalegin kolektiboek ez direla EBaren anbizio mailara iritsiko. Inbertsio gehigarrien beharra nabaria da, bai maila nazionalean bai EBan, bereiziki trebezia digital, kalitatezko konektibitatea, Adimen Artifizialaren (AI) adopzioan eta enpresek egin behar duten datuen azterketetan, produkzioan eta startups-ak martxan ipintzen.

Bai EBak, bai Estatu kideek, paper garrantzitsua dute esparru legal berriaren aplikazioan, teknologia digitalak hedatzeko neurriak eta hiritarrak trebezia digital egokiak izan ditzaten eraldaketa digitalari etekina atera diezaioten. Horregatik, aurtengo txostena, Estatuak-kideek geroz ta handinahi handiagoa izan dezaten deia egin nahi du, ze Hamarkada Digitalaren azpiegitura digital, enterpresa, gaitasun eta zerbitzu publikoetan dituen helburuak lortzea ezinbestekoa da etorkizuneko EBko kohesio sozial eta oparotasunarendako. Textuinguru hontan, Komisioak gomendio espezifikoak  berritu zituen herrialdeendako eta zeharkakoak Estatu-kide bakoitzarendako aurkitutako hutsuneak lantzeko.

2) EB lehiakor, burujabe eta erresilientea. azpiegitura digitalak eta enterpresak

Teknologia berritzaile garapena eta adopzioa ezinbestekoak dira Europaren lehiakortasuna gaur egungo ikuspegi geopolitikoan, erresilientzia eta segurtasun neurri sendoagoak eskatzen bait dituzte.

Txostenak EBa DDPPak ezartzen dituen konektibitate helburuetatik urruti dagoela nabarmentzen du: fibra sareak, nahitaezkoak gigabit konexioia eta teknologia aurrekarien adopziorako, hala nola: adimen artifiziala, hodeia eta Gauzen Interneta (IoT), etxeen %64ra besterik ez dira heltzen.

Egun, kalitate handiko 5G sarea EBaren lurraldeko %50era iristen da eta haren errendimendua eskasa izaten jarraitzen du 5G zerbitzu aurreratuak eskeintzeko. Erronka hauei aurre egiteko, Estatu kideek eta Komisioak elkarlanean aritu beharko lukete benetan funtzionala izango den merkatu bakar digitala bermatzeko.

2023an, enpresen AIren, hodeia edo big dataren adopzioa Hamarkada Digitalaren %75aren helburutik oso azpian geratu zen.

Egungo joeren arabera, enpresen %64ak hodeia erabiliko lukete, %50ak big data eta Adimen Artifiziala soilik %17ak 2030erako.

Alor enpresarialaren digitalizazioa lortzeko, ETEek tresna digital berritzaileak erabiltzen has daitezen  adopzioa behar beharrezkoa da. Bereiziki hodeia eta adimen artifiziala, hala nola inbertsio pribatuak gehio mugiaraztea hazkuntza handiko enpresa berrietan. Hau erabakitzailea da Europan lehiakortasuna mantentzeko berrikuntza, eraginkortasuna eta datuetan oinarritutako hazkuntzari dagokionez.

Beste erronka garrantzitsu bat EBaren eraldaketa digitalari lotuta dagokionez haren hiri handietatik harago doazen teknologia digitalen mugatutako hedapena da.

Arrakala digitalari aurre egiteko aktore europarren arteko elkarlana bermatzea funtsezkoa da, mugaz bestaldeko eta tokiko esparruetan, proiektu multinazionalen bitartez adibidez, Berrikuntza Digitalaren Zentro Europarrak (EDIH), Azpiegitura Digitaletako Partzuergo Europarra (EDIC).

Aurreko urtean hainbat arrakasta lortu ziren hontan, 3 EDIC ezarri ziren 2024ko maitzearen amaieran.

Pertsona eta gizartearendako politika digital bat: Konpetentzia digitalak eta zerbitzu publikoak

Pertsonak gizartearen eraldaketa digitalaren erdian ipintzea eta ekonomia dira Hamarkada Digitalaren helburua eta Eskubide eta Printzipio Digitalen Aitorpenaren lehendabiziko printzipioa.

Gaur egun, Hamarkada Digitalak ezarritako trebezia digitalen helburua lortzeko urruti gaude: EBaren biztanleriaren %55,6 ditu oinarrizko trebezia digitalak. Gaur egungo joeraren arabera, EBan TICen adituak 12 milio izango dira 2030erako, genero desoreka iraunkor batekin. Helburuak lortzeko, Estatu kideek alde anitzeko ikuspegia hartu beharko dute gaitasun digitalak sustatzeko hezkuntzaren maila guztietan eta gazteak sutatzeko, neskak bereiziki, teknologia, injeniaritza eta matematiken (STEM) arloan interesa har dezaten.

Estatu kideek zerbitzu publikoak eta medikuntza erregistro elektronikoak eskuragarriak izan daitezen herritar eta enpresentzat online identifikazio elektroniko ziurra (eID) ematen da. Estatu kideen artean oso desberdina bada ere haren adopzioa, identifikazio elektronikoa %93arentzat dago eskuragarri eta EU Digital Identity Wallet-ek haren erabilera indartu dezan espero da. Edonola ere, dena berdin jarraitzen duen eszenatoki batean, zerbitzu publiko eta enpresen %100 digitalizazioa lortzea 2030erako erronka izaten jarraitzen du.

Hurrengo pausuak

Estatu kideek euren ibilbide orriak berrikusi egin beharko dituzte Hamarkada Digitalaren Programaren Politikekin bat egiteko 2024ko abenduaren 2a baino lehenago. DDPPak ezarrita duen moduan, Komisioak ebaluatu eta aztertu eginen ditu gomendio hauen inplantazioa eta egindako aurrekuntzen inguran informatuko du Hamarkada Digitalaren Egoeraren inguruko hurrengo txostenean, 2025ean.

TEXTUINGURUA

2021eko irailean, Hamarkada Digitalerako Ibilbideak Europar Batasunean eraldaketa digitala lortzeko bidea argi erakusten digu. 2022ko abenduan, Eskubide eta Printzipio Digitalen Europako Aitorpenak  EBaren eraldaketa digitalak jarraitu behar dituen printzipio eta konpromezuak ezarri zituen. Hamarkada Digitalaren egoeraren inguruko lehendabiziko txostena 2023ko irailean argitratu zen.

Aurtengo txostena pertsonalaren lan dokumentu, agiri eta ikerketak dakarkizki, DDPParen dimentsio desberdinetan lortutako aurrerakuntzak aurkezten ditu gainera. Ikerketa Zentro Amankomunak (JRC) jarraipen ariketa honi lagundu zion ere, helburu digital nazionalak EBaren mailan lortzeko metodologia eta EBaren finantzaketa tresnen inbertsioaren kopurua mapeatzen ekintza digitalei bideratuta dagoenean.

Mandatu hontan, EBak ekintza nabarmenak egin ditu Hamarkada Digitalaren helburu eta xedeetan aurre egiteko. Funtsezko legeen proposamen eta adopzioarekin sare espazio seguruagoak bermatu ditu hiritar europearren eta kontsumitzaileen babesa ziurtatuz.

EBaren finantzaketa garrantzitsua eskura ipini da eraldaketa digitalari ekiditeko. Errekuperazio eta Erresilientzia Mekanismoetan batik bat. (150 bilio €), DIGITAL Europe (7’9 bilioi €), Connecting Europe Facility 2 Digital (1’7 bilioi €)

 

Info gehiago hemen

2024 State of the Digital Decade report

Factpage on the State of the Digital Decade

Factpages on the Digital Decade country reports

Eurobarometer on the State of the Digital Decade 2024

Europe’s Digital Decade

Declaration on Digital Rights and Principles