Energia gutunaren hitzarmena: Kontseiluak behin betiko onarpena ematen dio EBtik ateratzeari

Gaur hartutako Erabakiekin, Europar Batasunak eta Euratomek Energia Gutunaren hitzarmena bertan behera utzi dute, bien bitartean Estatu kideek haren modernizazioa  sustatuko dute Energia Gutunaren inguruko datorren Konferentzian. Erabakiak lotutak daude, ze tranksazio-akordio politiko baten bi zutabeak osatzen dituzte, Energia Gutunaren Hitzarmenaren inguruko Belgikako ibilbide orri bezela ezagututa.

Gaur Kontseiluak formalki adoptatutakoak argi berde definitiboa ematen dio EB eta Euratomek Energia Gutunaren Hitzarmenetik ateratzeko, Parlamentu Europearrak haren 2024ko apirileko azken batzarrean onartu ta gero.

1998an indarrean sartu zen akordio multilaterala da Energia Gutunaren Hitzarmena.

Inbertsio eta merkataritzaren babespen xedapenak ditu energiaren alorrean. Hitzarmen hau Pariseko Akordioa eta EBaren transizio energetikorekin lotutako aspirazioekin bat ez datorrenez  gero, 2018an modernizazio prozesu bat hasi zen.

EB eta Euratometik irten nahi duten Estatu kideek Energia Gutunaren Hitzarmenaren hurrengo konferentzian bozkatu ahalko dute – 2024ko amaieraren aldera- akordio modernizatu hau  onartzen edo ez deuseztatzen.

Era hontan, EBaren impasse hau hautsiz, Belgikako ibilbide orriak Energia Gutunaren Hitzarmenaren inguruko modernizazio prozesua desblokeatu du EBaren barne ez dauden zati alderdi kontratatzaileentzat.

“Gaur belgikako ibilbide orrian egindako onarpena Energia Gutunaren Hitzarmenaren azkeneko mugarria erakusten du. Suediar aurrekariek egindako lanetik, Belgikako Lehendakaritzak era nekaezinean lan egin du blokeo honekin bukatzeko eta oreka onargarri eta erabilgarri bat topatu du guztiontzat.”

  • Tinne Van der Straeten, Belgigako Energia ministroa

 

Hurrengo etapak

EB eta Euratometik irteteko Erabakiak, hala nola Energia Gutunaren Hitzarmenaren modernizazioaren inguruko Erabakiak, gaur sartzen dira indarrean. Irteera, Hitzarmenaren gordailuak jakinarazpena jaso eta urtebetera izanen du eragina.  Modernizazioari dagokionez Estatu kideek hartu beharreko posizioa  datorren Energia Gutunaren hitzaldian aplikatuko da.

 

Textuingurua

2023ko uztailaren 7an, Energia Gutunaren Hitzarmenaren erretiratzearen inguruko proposamen bat aurkeztu zuen Komisioak, Euratomendako antzeko proposamen batekin batera, ze Europako Paktu Berdea eta Pariseko Akordioaren esparruan EBaren helburu klimatikoekin ez zetozen bat, nagusiki erregai fosilen inbertsioen jarraipenarekin lotuta zeuden kezkak direla eta.

2024ko martxoaren 1ean, Komisioak Kontseiluaren Erabakien 2 proiektu proposatu zituen EB eta Euratomen izenean hartu beharreko posizioen inguruan: Energia Gutunaren inguruko bileran eta ea beste Estatu kideek Hitzarmenaren modernizazioa onartu edo deuseztatzen duten, hurrenez hurren.

4 erabakien multzoa gaur formalki hartzen da Kontseiluak lortutako akordio transakzionalaren 2 zutabe bezela.

 

Info gehiago