Prestakuntza hori NUPek antolatzen eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, eta erantzuna ematen dio enpresek eta beste erakunde batzuek Europar Batasuneko programen gainean duten kualifikazioa hobetzeko beharrari, Nafarroako eragile sozioekonomiko zenbaitek eskatu bezala.
Azken helburua da, eta horretan ados dago Nafarroako Gobernua, erakunde horiek halako programetan duten parte-hartzea hobetzea. Proposamena egokia da guztiz, kontuan hartuta Horizon Europe, Digital Europe, CERV, Life eta EU 4 Health programak.
Helburuak:
- Europar Batasuneko egitura eta politika nagusien ezagutza zehatza ematea.
- Ikasleei kualifikazio teknikoa ematea Europako proiektuetako partaidetza-prozesuen, aurkezpenaren eta kudeaketaren gainean, eta horretarako eskura dauden tresnak eta plataformak ezagutaraztea.
- Parte-hartzaileei gaitasuna ematea identifikatzeko 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparruko zer programa diren egokienak beren erakundearen jarduerarako, eta diruz laguntzen ahal diren ideiak sortu daitezela sustatzea.
- Lankidetza-ingurune bat eta lan-sare bat eskaintzea, Europako proiektuetan parte hartzea errazteko eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian Europako proiektuak kudeatzen dituztenen komunitatean parte hartzeko.
Izena emateko epea zabalik dago 2024ko abuztuaren 30era arte.
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
- Unibertsitateko titulua
- Curriculum vitaea
- NANaren edo pasaportearen fotokopia.
- Ingeleseko B2 ziurtagiria edo goragokoa (edukiz gero)
Posta elektronikoz jakinaraziko zaizu ikastaroan onartua izan zaren edo ez. Onarpena jakinarazteko mezuan esteka bat egonen da matrikula eta ordainketa egiteko plataformara sartzeko. Ikastaroaren zenbateko osoa ordaindu beharko da, kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez. Izena ematean edo matrikula egitean arazorik baduzu, jarri harremanetan Daniel Pérez Oliterekin (telefonoa: 948168942. Helbide elektronikoa: daniel.perez@unavarra.es).
Ikastaroa egin ahal izateko, unibertsitateko tituluren bat eduki behar da. Programaren zuzendaritza akademikoak izena emateko hurrenkeraren arabera hautatuko ditu onartutako pertsonak. Gainera, ingeleseko B2 maila egiaztatzen dutenei emanen zaie lehentasuna. Enpresa edo erakunde bereko 4 lagunek parte hartzen ahal dute, gehienez ere.